Partidako irudia.
Errugbiko ohorezko mailako bi talde handien arteko norgehiagoka jokatu zen atzo Ordiziako Altamira estadioan. Ampo Ordiziak eta VRAC Quesos Entrepinaresek sailkapeneko lidertza zuten jokoan; elkarrengandik puntu bakarrera baitzeuden lehen bi postuetan. Partida gogorraren ondoren, Valladolidekoak izan ziren nagusi, 21-27.
Indartsu egin zuten lan bi taldeek Altamirako zelaiak. “Parekotasuna” izan zen norgehiagokako ezaugarri nagusia Ordiziako Errugbiko Elkartekoen arabera. Markagailuan, bi taldeen arteko tarte handiena 9 puntukoa izan zen. Quesos Entrepinaresekoek 62. minutuan lortu zuten eraosko bonusa; Ampo Ordiziakoek, berriz, azken jokaldian Corey Simpsonen drop bati esker puntu bat lortu zuten.
“Ampo Ordiziak borrokan jarraitu beharko du, Quesosekoen akats baten zai egon bait dira”, diote OREtik. Edonola ere, Liga amaitzeko asko falta da oraindik eta Ordiziako taldea goruntz doa, partidaz partida. Asteburukoaren ondoren, hirugarren postuan dago Ordizia 25 punturekin; bigarren postuan dagoen El Salvadorrekin puntuetan berdinduta. Quesos Entrepinares nagusi da, gaur gaurkoz, 30 punturekin.