Itxaro Perez beasaindarrak '#txiotesia' lehiaketa irabazi du
Itxaro Perez beasaindarrak (Beasain, 1981) heste lodiko minbiziaren inguruan tesia egin zuen, eta orain, bere tesia sei txiotan laburbildu duten artean orijinalena bezala aukeratu dute Estitxu Garairekin batera (azken honena, ulergarriena bezala).
Perezek Biokimikako ikasketak egin zituen UPV/EHUn. Tesia unibertsitate bereko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Fisiologia Sailean egin zuen eta 2011n doktoratu zen. Tesiaren gaia “Peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko neoplasietan” izan zen eta egun Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan da irakasle. Denbora duenean Fisiologia Sailean ikertzaile lanetan jarraitzen saiatzen da.
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eman diote saria gaur eguerdian Txiokatu zure tesia 6 mezutan Sari Banaketa Ekitaldian.
Honela laburbildu du bere tesia, sei txiotan:
1.-Ama,irakurriko ipuin hau?-Bai maitia:peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko minbizietan2011.-Eta zer dira peptidasak?#txiotesia
2.-Gorputzean ugariak diren entzimak.-Ta zergatik ikertu heste lodiko minbizian?-Gizartean oso ohikoa eta eredu aproposa delako.#txiotesia
3.-Nola ikertzen da hori?-Peptidasen aktibitatea neurtuz kasu hauetan:odolean eta ehun osasuntsu-adenoma-minbizi sekuentzian.#txiotesia
4.-Eta emaitzak,amatxo?-Aldaketak daude lagin osasuntsu eta kaltetutakoak konparatzean eta selektiboak dira peptidasaren arabera.#txiotesia
5.-Eta hau dena zertarako?-Minbizia ahalik eta azkarren detektatzeko eta pronostikoan laguntzeko, minbiziari aurre egiteko.#txiotesia
6.-Alaa!! Ze ondo! Ama, handitan ikerlari izango naiz.-Ziur?Ikusiko dugu handitzean…Eta hala bazan… #txiotesia pic.twitter.com/5W706H00Sq
Itxaro Perezi Gipuzkoako Hitzan egindako elkarrizketa irakurri hemen klikatuta.