Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta Goierriko hainbat erakundek eta emakume taldeek egindako deiari erantzunez, dozenaka lagun ari dira biltzen herri batean eta bestean. Denetan ere, kolore morea eta indarkeria mota horren kontrako mezuak ikusi ahal izan dira.
Forum Ambiental fundazioak eta Smart City Expo World Congress erakundeek ematen duten Hiri Jasangarria saria jaso du Zumarragak, atmosfera atalean. Zumarragako Udalak geltoki intermodalaren proiektua aurkeztu zuen sarietara. Espainiako Ingurumen Ministerioak babestutako sari hauek jasangarritasunaren aldeko proiektuak burutu dituzten udalerriak nahiz erakunde lokalak saritzen ditu.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna izango da datorren astelehenean, azaroaren 25ean. Aurora Iturrioz (Ordizia, 1978) Urola Garaiko Mankomunitateko berdintasun teknikariaren iritziz, arazoa konpontzetik urruti dago oraindik eta, horregatik, beharrezkoa da, batez ere, prebentzioaren alorrean lan egitea.