Maistra izandakoa aitzaki hartuta, auzoaren historia gogoratu dute Arriarandarrek
Udazkeneko Jaialdia egin dute Arriarandarrek pasa den larunbatean, azken urteetan bezala. Aurtengoan, ordea, auzoko iragana gogoratu dute, Errepublika garaian auzoko maistra izan zen Maria Luisa Arrillagak egindakoak gogoratuz.
Eñaut Tolosa beasaindarrak marraztu eta Asier Iriondok bildutako informazioz osatutako komiki bat egin dute, auzoaren historia bilduz eta, horren barruan, Maria Luisa Arrillagaren lana azpimarratuz. Garai hartan maistra honek auzoko haurrek euskaraz hitz egin zezaten egindako ahaleginak aipatzen dira bertan, eta baita Frankismo garaian gogo txarrez edo, jarri behar izan zituen kastigu eta antzekoak ere.
Horrez gain, Joxe Garmendiaren hitzaldia ere entzuteko aukera izan zuten Errepublika garaiko landa-auzoetako eskolen inguruan, eta beste hainbat ekintzaren artean, babarrunak janez bazkaldu zuten Intxaurpe elkartean.
Honen inguruko informazio gehiago biharko Hitzan.
Ikusi komikia hemen klikatuta: KOMIKIA