
Mikel Goiburu eta Aitor Arakama nagusitu dira Zegamako Kasino elkartearen mus txapelketan. 28 bikotek parte hartu dute. Partidak azken bi ostiraletan jokatu dituzte. Finalean, Goiburuk eta Arakamak 4 eta 3 irabazi diete Jesus Zabaleta eta Joxe Arizkorretari. Elkarteak zorionak eman nahi dizkie saritu guztiei eta eskerrak lagundu dieten herriko taberna eta dendei.