Euskararen Nazioarteko Eguna gaur eta bihar ospatuko dute Seguran
Seguran ekitaldi sorta antolatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Bihar, 19.00etan, Ama2 antzerki taldeak Amakiak lana antzeztuko du Botikaxarren. Ostiralean, 17:00etan txokolate beroa eta jolasak egongo dira, 18:00etan dantza saioa, 19:00etan herriko abesbatzaren, txistularien eta trikitilarien emanaldia eta 19:30ean gaztaina erreak jateko aukera.