Joxe Antonio Mujika eta Alberto Calvillo garaile Argi Berri Elkarteko mus txapelketan
Joan den larunbatean jokatu zen Ordiziako Argi Berri Elkartean XXXVI. Bazkideen arteko mus txapelketa. Guztira 26 bazkiden hartu zuten parte; 13 bikote aritu ziren nor baino nor. Azkenean, Joxe Antonio Mujika eta Alberto Calvillo izan ziren garaile. Finalean 3-1ko emaitzarekin nagusitu zitzaizkien Jesus Mari Irastorza eta Jose Antonio Larizi.
Argazkian txapeldunak, txapeldunordeak eta Aitor Calvillo Argi Berriko presidentea behin sariak banatu ondoren. Bi bikoteok izango dira martxoan jokatuko den elkarteen arteko mus txapelketan Argi Berri ordezkatuko dutenak.














