
Gipuzkoako odolki egile eta harakinek zita zuten gaur goizean Ordizian. Harakinek, Ordiziako Udalarekin batera XV. Gipuzkoako Odolki lehiaketa antolatu dute. Guztira, hemezortzi odolki egile aukeztu dira lehiaketara eta lehen lau postuak goierritarrek bete dituzte.
Beasaingo Mujika Harategiko Julian Mujikaren odolkiak ziren onenak epaimahaiko kideentzat. Txapela, garaikurra eta diploma jaso ditu. Bigarren saria, Ordiziako Muijkakoek eraman dute; eta hirugarrena, Zaldibiako Pili Sukiak.
Goizean zehar, udaletxeko arkupetan gastronomia munduko adituz osatutako epaimahaiko kideak lehiaketara aurkeztu direnen odolkiak probatzen aritu dira. Lehiaketaren bidez, betiko produktuen kontsumoa bultzatu eta zabaldu nahi izan dute antolatzaileek.