Afrika zuri-beltzeko begiradetan
Afrikako begiradak erakusketa zabalduko du gaur, Zumarragan, Josu Altzelai argazkilariak (Legazpi, 1974). Malira egindako bidaian ateratako argazkiekin osatu du bilduma, eta Afrika oso koloretsua denaren aurreiritzia alboratuta, argazki guztiak zuri-beltzean emango ditu legazpiarrak. «Begiradak ez du koloreekin zerikusirik. Begirada sakontasunarekin lotuta dago, eta zuri-beltzak hobeto adierazten du hori».