Eskola garraioko mobilizazioak egingo dituzte bihar Beasainen
Pasa den astean egin zuten bezala, aste honetan ere eskola garraioko langileak mobilizazioak egiten ari dira. «Enpresen negoziaziorako borondate falta eta langileok erreferentziazko hitzarmen duina izateko», ondorengo egunetarako deitutako greba partzialetan parte hartzera deitu dute ELA, LAB eta CCOO sindikatuek. 2009-2010 ikasturtean iraungi zen beraien lan hitzarmena, eta ordutik ez dute soldata igoerarik ez eta bestelako hobekuntzarik izan lan baldintzetan. Beasainez gain, beste hainbat herritan ere egingo dituzte mobilizazioak. Bihar 16:00etan bilduko dira Murumendi ikastetxe aurrean.