Zaldibiako bizilagunek herrian bertan eskatu ahalko dute Gipuzkoako garraio publikoan erabiltzeko
Mugi txartela. Zaldibiako Udalak informazio toki bat ireki du udaletxean, eta haren bidez eska daiteke. Tarifa-sistema bateratua erabili ahalko dute zaldibiarrek, hala. Abantaila ekonomikoak jaso daitezke, deskontu modura.

Lurraldebus zerbitzu bateratuko autobus bat, Beasainen. /Aimar Maiz
Ohiko erabiltzaileentzat aproposa da
Mugi txartela. Txartela ateratzeko 5 euro ordaindu behar da, eta ondoren, lehenengo bidaiaren prezioan %45eko deskontua har daiteke. Zenbat eta gehiago erabili, «orduan eta merkeagoa» da. Familia ugariek, 25 urtetik beherako edo 65 urtetik gorako pertsonek, eta %65eko edo gehiagoko ezintasuna dutenek beste deskontu batzuk ere jaso ditzakete.
Zaldibian
Mugi txartela eskatzeko, udalaren informazio bulegora jo daiteke. Eskaera orria jao, eta hura bete behar da. Kutxabankeko kontu korronte batean 5 euro sartu, eta ordainketaren erreferentziarekin batera norberaren datuak —izen-abizenak eta NA zenbakia— bidali behar dira, Urnietako 10. posta kutxara. Hamar egunean bidaliko diote erabiltzaileari txartela.