Beasaingo Ernaik konstituzioaren inguruan duen iritzia azaldu du
Beasaingo Ernaik Espainiako Konstituzio egunaren inguruan duen iritzia erakusteko, bi panpin zintzilikatu ditu Beasaingo plazako barandatik “Moztu itotzen gaituen soka” eta “Independentzia!” lemapean, erdian Espainiako Konstituzioa jarriaz.
Honako gutuna bidali dute gaurko egunaren harira:
Konstituzioak ito egiten gaitu
Gaur, abenduak 6, espainiar Konstituzioaren eguna dugu. Jai egun arrotza. Zergatik arrotza?
Lehenik eta behin, euskal herritarrok hauteskundeetan ezezko biribila eman genion.
Bestetik, euskal herritarron eskubide nazionalak (autodeterminazio eskubidea) eta sozialak (banku eta multinazionalen zorra ordaintzea lehenesten du Estatuak, hezkuntza eta osasunean inbertitu aurretik, PNV eta CIUren abstentzioaren laguntzaz, 2011an PP eta PSOEk onartutako erreforma medio) urratzen ditu.
Azkenik, bertan jasotzen diren etxebizitza duinerako zein lanerako eskubidea, legearen aurreko berdintasuna, adierazpen askatasuna, antolatzeko aukera… ez dira errealitatean betetzen.
Erregeak sinatutako testuak ito egiten gaitu. Nazio eta pertsona bezala. Francok aitortu legez, dena «atado y bien atado» utzi zuen, Eliza zein elite ekonomiko eta enpresarialaren mesedetan.
Moztu dezagun itotzen gaituen soka! Herriaren zerbitzura egongo den eredu sozioekonomikoaren bidean, INDEPENDETZIA!
Honakoak ere bidali dituzte: