Euskara Eguna Zumarragan, 1928an
Euskara Eguna Zumarragan aspalditxo hasi ziren ospatzen. Irudian agertzen diren sei gizonak okasiorako jantzi ziren XIX. mendeko euskal janzkerarekin, euren ama hizkuntzaren eguna ospatzeko. Argazkia zehazki, 1928ko irailean egin zuten Euskara Egunekoa da.
Bertan agertzen diren lagun guztien izen eta abizen guztiak lortzerik izan ez bada ere, abizenak ondorengoak dira. Goiko ilaran, ezkerretik eskuinera Kasto Ormazabal, Begiristain eta Aldanondo daude. Beheko ilaran, ezkerretik eskuinera, berriz, Otxoa, Hilario Badiola eta Juanito Aranburu daude, pipa, zahato eta makilak eskuetan hartuta.