Mendiko txartela atera ahalko da Lazkaon
Amalur mendizale elkarteak mendiko federatu txartelak berritzeko edo ateratzeko aukera emango du, aurten ere. Astelehenean irekiko dute epea, abenduaren 20ra arte. 19:00etatik 20:00etara Amalurren bulegora joan behar da. Epe horretatik kanpo, urtarrilaren 13tik aurrera astelehenero bakarrik izango da aukera.