Neguko Festan 735 euro eman dituzte Legorretan
Ugarotarrak guraso elkarteak antolatu eta udalak lagunduta aurreko asteburuan egin zen Neguko Festan, gaztainak saltzetik 735,75 euro bildu dituzte. Diru hori gobernuz kanpoko erakunde bati emango diote, laguntza proiektuetan erabil dezan.