San Nikolas eguneko kantu eskea egin dute Seguran
San Nikolas eguneko kantu eskea egin dute Seguran, urteroko ohitura jarraituz. Ekain Azurmendi izan da aurten San Nikolas Txikia. Pottokaren gainean joan da kalez kale, atzean gainontzeko umeak zituela. Portal bakoitzean kantatu eta bizilagunek goxokiak botatzen dituzte balkoietatik.