88 bikote ari dira lehiatzen Lazkaoko Moskorrak mus lehiaketan
Moskorrak mus lehiaketa antolatzen den 33. aldia dute aurten Lazkaon, eta jada hasi dira jokoan. 88 bikotek eman dute izena eta une honetan herriko hiru taberna/elkartetan ari dira jokoan. Antolatzaileek azaldu dutenez “inoizko bikote gutxien apuntatu da aurten, baina, egoera nola dagoen ikusita, ez genuen askoz gehiagorik espero”.
Egin egunkariaren alde dirua biltzeko antolatu zuten Moskorrak taldekoek lehen aldiz mus lehiaketa hau, eta bigarren urtetik aurrera presoentzako dirua biltzeko egiten dute.
Honako sariak daude jokoan:
1. gelditzen den bikotearentzat: 1.200 euro eta txapelak
2. 600 euro
3. 300 euro
4. 150 euro
(5.etik 8. bikoterako sarituentzat, bi arkume, bi ardo kaja, bi oilasko, bi tarta…)
Lehengo neska bikotearentzat edo bikote mixtoarentzat, bi txuleta.