Elikagaiak biltzeko kanpaina egiten ari dira Beasainen, Lazkaon eta Ordizian
Elikagaiak biltzeko kanpainak egiten ari dira gaur Beasainen, Lazkaon eta Ordizian. EAJren Goierri Bizia egitasmoak eta Asmube elkartea Beasainen ari dira elikagaiak biltzen, atzo Lazkaon aritu ondorem. Ordizian, berriz, herriko merkatari elkartea ari da bilketa egiten.
Gehien behar dutenei laguntzea dute helburu bi kanpainek. Hala, Beasainen eta Lazkaon bildutakoa Goierritako Caritasentzat izango da, eta Ordizian biltzen dutena Elikagaien Bankuak jasoko du. Bi kanpainetan arroza, pasta, lekak, azukrea eta kontserbak ari dira jasotzen, baina horiez gain, garbiketarako produktuak, gailetak, olioa eta beste hainbat produktu ere ari dira ematen goierritarrak.
Ordizian Plaza Nagusian jarri dute bilketarako gunea, eta gaur 20:00ak arteko bertan izango dira boluntarioak elikagaiak eta bestelako produktuak jasotzen.