Kolore truk, truke azoka Ordizian
Goierri Kolorek eta Zuhaizti zentro sozialak antolatuta, Kolore-truk truke azoka egin dute gaur Ordizian. Goierri Kolorek deituta eta Zuhaiztik babestuta, norberak etxean zituen eta jada erabiltzen ez zituen gauzak eraman ditu zentro sozialera, eta bertan batzuen eta besteen artean objektuak elkartrukatu dituzte.
Borobilean eserita, jendea iritsi ahala bakoitzak eraman duena txoko batean utzi eta hizktaldia amaituta egin dute truke azoka. Modu oso irekian, lasai, hasi dute hizketaldia, parte hartzaile baten bizipenetatik hasi eta besteen jakin mina asez. Immigranteak ziren zirkuluan eseritako ia gehienak, Ordizian eta Goierrin bizi direnak, eta ordiziar eta goierritar sentitzen direnak. Eguberriak gertu daudela eta, truke azoka antolatu dute gaurko, eta denek eskuratu ahal izan dute objekturen bat.