Liburuak eta diskoak goierritarren zain eskualdeko bost liburu azoketan
Seguran, Ataunen (Aia auzoan), Lazkaon, Ordizian eta Beasainen liburu eta disko azokak egiten ari dira. Azokak batzen gaitu lemapean, egitarau oparoak prestatu dituzte bost azoketako arduradunek, eta udalen laguntzari esker produktuak %15eko deskontuarekin erosi ahalko dira. “Euskaraz egindako produktuen, jostailuen, liburuen eta irakurtzekoen artean” aukera zabala dago, eta berdin diskogintzaren eta bestelako produktuen artean –tartean daude HITZAren produktuak ere: motxilak, aterkiak, egutegiak, eskualde osoa hartzen duen zerbitzuen gida…–
Bihar arratsaldera arte egongo dira zabalik liburu eta disko azokak, herri bakoitzean aurkezpen eta ekintza ezberdinekin. Goierriko musikariek eta idazleek egindako lanak ere azoketan erosi ahalko dira. Ikusi egitarau guztiak hemen.
- Segurako azoka
- Segurako azoka
- Segurako azoka
- Ordiziko azoka
- Ordiziko azoka
- Ordiziko azoka
- Ordiziko azoka
- Ordiziko azoka
- Ordiziko azoka
- HITZAren materiala
- HITZAren materiala
- HITZAren materiala
- Ataungo azoka
- Ataungo azoka
- Ataungo azoka
- Ataungo azoka, Xabi Anzaren liburuaren aurkezpena
- Ataungo azoka, Xabi Anzaren liburuaren aurkezpena
- Lazkaoko azoka
- Lazkaoko azoka
- Lazkaoko azoka
- Lazkaoko azoka
- Lazkaoko azoka
- Beasaingo azoka
- Beasaingo azoka
- Beasaingo azoka
- Beasaingo azoka
- Beasaingo azoka