Roman Elosegik irabazi egin du bere lehenengo idi dema ofiziala. Aiako probalekuan (Gipuzkoa) jokatu zen apustua, larunbat gauean, Erreteriako Patxi Illarretaren uztarriaren aurka. Kintopeko idiekin jardun zuten —lehen sekula plazan lehiaketa ofizialik jokatu gabeak—, eta Aiako Urgain harria erabili zuten, 110 kiloko plakaren gainzamarekin (1.610 kilo denera). Zozketan, lehenbiziko Illarretari egokitu zitzaion tiratzea. 30 minutuko lanean, 51 plaza osatu zituen. Bigarren txandan, Elosegiren idi pareak denbora-mugara iristeko minutu eta erdiren faltan gainditu zuen distantzia hori, eta ez zuen gehiago segi. Jokoan zeuden 3.000 euroak Elosegik bereganatu ditu. Laurehun-bat ikusle bildu ziren Aiako probalekuan.

Roman Elosegi txapelarekin, Patxi Illarretak besoa jasotzen dion bitartean./I.G.