Barandiaran parkeko berritze lanak hasi dituzte
Beasaingo Barandiaran parkean hasi dira berritze obrak egiten. Urtarrilaren 22an sartu ziren makinak plazan eta Aste Santurako lanak amaituta aurreikusten du Beasaingo Udalak. Herrian leku publiko gutxi dagoelako, parke honetako zat bat estaliko du udalak. Horrela, haurren jolaslekua estalita geratuko da.
250.000 euro gorde ziren 2013 urteko aurrekontuetan proiektu honetara bideratzeko, 412.968 eurotan irten zen lehiaketara eta Urbycolam-Grama enpresak lortu du 326.082,81 euro + BEZaren truke.
Estalpeak kristalera biribilak izango ditu, argia sartzeko. Parkeko zuhaitzak mantendu egingo dituzte eta bankuak eta argiteria berritu egingo dituzte.
Aurrez herriko hilerria zegoen parke hau 1992an eraberritu eta parke bihurtu zuten, eta orduz geroztik beste obra azpimarragarri bat ere egin zen, aurre zbertan zegoen putzua kentzeko. Bigarren obra-aldi handia izango da hau, beraz.