http://youtu.be/HSnuarzmEqk Ataun of the dead film laburrak izan zuen harrera ikusita, eta azken egunetan sare sozialetan zabaldu diren irudiei eta bideoei esker, ikusmina sortu du Joxean's hil eben. Ataun of the dead II filmak. Horren erakusgarri da asteburuan Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan egin duten emanaldia. Jende ugari bildu zen bertan, Katihotsak taldekoen azken lana ikusteko. Egileek, filmaren inguruko azalpenak ere eman zituzten. Lehen saioa ikusterik izan ez dutenek, Beasainen izango dute hurrengo aukera; otsailaren 7an egingo dute emanaldia, 22:00etan, Usurbe antzokian.
Bertsolaritza genero ikuspegitik aztertu eta eraldatzeko asmotan lanean dabil Nerea Elustondo (Legazpi, 1981). Gaztetxotan heldu zion bertsolaritzari berak; Bertsozale Elkarteko genero taldean dabil gaur egun. Buru-belarri ibili da lanean joan den larunbateko Bertso Eguna antolatzen. Generoa izan zuten sakoneko gai; umorea bidelagun. Konplexurik, lotsarik eta taburik gabe oholtzaratu ziren emakumeak. Ez ohiko irudia eman zuten. Zer pentsatua eman zuten.
Urtarrilaren 6an hasi zen bolatako denboraldia, Goierrin. Legazpin Errege eguneko tiraldia izan zen, eta 10 urteko mutiko batek lehen aldiz bota zuen. Erregeek ekarritako oparitxo bat izan zen bola jokoarentzat, aspaldian oso bakana baita gazteen —are haurren— presentzia. Tradiziozko herri kirol gehienak bezalaxe, herri edo bailara gutxi batzuek eusten diote bolateari. Goierri, tartean. Gipuzkoa mailako edo eskualdeko lehiaketetan erregularki parte hartu ohi duen bolari multzoa gutxitzen ari da, pixkanaka. Eta batez besteko adina, igotzen.