
Txus Arrieta elorriotarrak irabazi du Igartubeiti baserriko lehen kontakizun lehiaketa,
Upelak daraman bidea lanarekin. Bigarren saria Gorka Azkarate urretxuarrak irabazi du,
Igartubeitiko sorginak ipuinarekin. Mikel Babiano urretxuarrak, Aitor Fernandez de Martikorenak eta Nerea Guijarrubiak aipamen bereziak jaso dituzte.
Lehiaketa Areago egitasmoaren barne antolatu dute. Igartubeitira joaten direnek Arantxa Iturbek eta Maialen Lujanbiok idatzitako istorioak entzuteko aukera dute eta aurki lehiaketan saritutako ipuinak ere entzungai jarri nahi dituzte. Bestalde, martxotik aurrera gaztelerazko ipuin bat entzuteko aukera egongo da. Arkaitz Cano ari da kontakizun hau idazten.