Iñaki Apalategik Bertsomoviedari buruz hitz egingo du Bixibixi saioan
Gaur, 12:15ean, Bixibixi saioa emango dute Segura irratian. Lierni Elortza kazetariak jende asko gonbidatu du aste honetako saiorako: Iñaki Apalategik Bertsomoviedaren hirugarren edizioaz hitz egingo du, AEK Goiztiri euskaltegiko Irati Badiolak Euskara aberasten tartean parte hartuko du, Zeles Goitiak hainbat liburu gomendatuko ditu, Santos Beloki Segurako hitzei buruz arituko da, Aitor Calvillok euskarari buruzko joera ezberdinei buruz hitz egingo du eta Elhuyar elkarteko Gillermo Roa eta Ana Galarraga mikrobiomari buruz arituko dira.