http://youtu.be/87o22BmB1Cw Reala egiten ari den denboraldi onaren seinale izango da agian, baina ilada luzeak sortu dira gaur arratsaldean, Realeko jokalarien sinadura ekitaldian. Beasaingo banketxe batek antolatuta, Gorka Elustondo eta Antoine Griezmann jokalariak etorri dira; haiek iristerako jendez gainezka zegoen bulegoa eta haren ataria. Beasaingo umeak zain zeuden ordurako, Realeko kamisetak soinean eta bi jokalarien argazkiak eskuan zituztela. Gaztetxoekin taldeko argazkia atera eta argazkiak, posterrak eta kamisetak sinatu dituzte.
Goierri garaiko hamabi turismo baliabideetan 2012an baino bisitari gehiago egon da iaz. Uggasa garapen agentziak emandako datuen arabera bisitari gehienak gipuzkoarrak dira, eta ikastetxeetatik etorritako ikasleak dira. Bisitarien jatorria ikusita, eta fidelizazioa landu aldera, Museo eta Turismo Zerbitzuen eragileak biltzen dituen mahaiak eskaintza pedagogikoa eta bisita gidatuak indartzeko asmoa dauka.