Ampo Ordizia partida irabazten ahalegindu arren, Hernanik eraman ditu jokoan zeuden lau puntuak
Larunbatean jokatu zen Hernanin otsailaren hasieran euriteengatik bertan behera gelditu zen hamalaugarren jardunaldiko norgehiagoka. Ampo Ordiziak Hernani CRE zuen aurkari Landare Tokin; emaitza txarrarekin amaitu zuten goierritarrek, 24-17.
Azkar aurreratu zen Hernani markagailuan Ampo Ordiziaren huts bati esker; entsegua eta transformazioa lortu zituzten. Goierritarrak indartu ziren eta bi entseu lortuta, markagailuan 7 eta 12 aurreratzea lortu zuten. Bazirudien Ampo Ordiziak aurrera egitea lortuko zuela, baina Hernaniren defentsak ez zuen hutsik egin. Hernanik partida lokartzea lortu zuen.
Ordiziako taldeak partida eskuratzeko ahaleginak egin arren, larunbatekoa ez zen Amporen eguna izan eta Hernanik eraman zituen jokoan zeuden lau puntuak. Edonola ere, Ampo defentsako bonusa Goierrira ekartzea lortu zuen.
Errege Kopako finalaurrea begi-bistan
Igande honetan Espainiako Errege Kopako finalaurretako itzulerako partidari egin beharko dio aurre Ampo Ordiziak; Quesos Entrepinares izango du aurkari. Joanekoa urtarrilaren 19an jokatu zuten Altamiran eta 17-16 gailendu ziren goierritarrak. Puntu bakarreko aldearekin, Valladoliden erabakiko da nork eskuartuko duen finalerako txartela.