Beherantz bazihoan ere, berriro indar hartzen hasia da Usurbe Antzokia
Beasaingo Usurbe Antzokiko erakusketa aretoaren inguruko datuak kaleratu berri ditu Beasaingo Udalak. 3.474 lagunek bisitatu zuten erakusketa aretoa; horietatik 1.807 gizonezkoak eta 1.667 emakumezkoak.
Goierriko Hitza, Usurbe antzokia eta bertako erakusketa aretoa kudeatzen duten Xabi Amenabarrorekin egon da, eta biharko Hitzan azalduko dituzte azken aldian egin dituzten berrikuntzak. Euren esanetan “2013 urtera arte, bisitari kopurua, beherantz joan bada ere, azken hiru hilabeteetan pixkanaka goranzko joera hartzen” ari dela diote.