Iparragirre lehiaketako sariak banatu dituzte jada, Urretxun
Banatu dituzte dagoeneko 2013ko Bertsopaperak, Narratiba eta Poesiako Iparragirre Sariak. Ekimenak 23. urtea bete du aurten, eta Urretxuko eta Zumarragako udaletxeen elkarlanaren emaitza da. Hasiera batean lehiaketa urtero ospatzen zen
The post Iparragirre lehiaketako sariak banatu dituzte jada, Urretxun appeared first on Otamotz.
Banatu dituzte dagoeneko 2013ko Bertsopaperak, Narratiba eta Poesiako Iparragirre Sariak. Ekimenak 23. urtea bete du aurten, eta Urretxuko eta Zumarragako udaletxeen elkarlanaren emaitza da. Hasiera batean lehiaketa urtero ospatzen zen arren, orain urte batzuetatik hona biurtekaria izatera pasa da. Saritu guztien artean goierritar bakarra izan da aurten, Alex Areizaga zumarragarra.
Gainontzean, guztira 200 idazlek hartu dute parte iazko sariketan; urtero bezala hiru ataletan banatuta: bertsopaperak, narratiba lanak euskaraz eta gaztelaniaz eta poesia euskaraz eta gaztelaniaz. Guztira 220 lan aurkeztu dituzte aurten, gehienak gaztelaniazko lanen atalean, 181; euskaraz aurkeztu diren 30 lanen aurrean.
Euskarazko lan gutxiago
Bertsopaperen atalean bederatzi lan aurkeztu dituzte guztira. Sariak bi mailatan banatuta eman dira. 16 urte artekoen mailan ez da aurten saririk eman, ez delako sail honetara lan bakar bat ere aurkeztu. 16 urtetik gorakoen mailan, aldiz, bederatzi lan aurkeztu dituzte eta bi sari eman dituzte ex aequo: Iñigo Legorbururentzat Ama izango naiz lanagatik eta Aitor Albisturrentzat Natasha lanagatik. Biak errenteriarrak dira eta 250 euro jaso ditu bakoitzak. Atal berean aipamen berezia jaso du Amaia Iturriotz urretxuarrak Gauzen logika-gatik.
Hamabost dira iaz euskaraz aurkezten ziren narratiba lanak. Atal honetan irabazi du, hain zuzen, saria Alex Areizaga zumarragarrak, Jendeak irrifarren egiteari utzi dio lanagatik. Gaztelaniazko lanen kopurua askoz ere handiagoa izan da, ohi bezala, 140 guztira. Epaimahaiaren iritziz onena Fundido en negro lana izan da Madrilgo Alberto Fernandezena. Biak ere 500na euro eskuratu dituzte.
Lehiaketak 23 urte bete ditu
Euskarazko poesia lanen sailean sei lan aurkeztu dituzte orotara, eta Alegiako Mikel Artolarentzat izan da sari nagusia Muina izeneko poemengatik. Gaztelaniazkoen sailean 41 lan jaso dituzte eta saria Dario Frias tuterarraren Las afueras del tiempo-rentzat izan da. Hauek ere 500na euroko saria eskuratu dute.
The post Iparragirre lehiaketako sariak banatu dituzte jada, Urretxun appeared first on Otamotz.