410.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die CAFek amiantoak hildako langile baten senideei
Berria.info- 50 urte egin zituen langileak enpresan lanean, eta 2012an hil zen, jubilatu eta gutxira. CAF egin du heriotzaren erantzule Donostiako auzitegi batek, segurtasun neurriei buruzko legedia ez zuela-eta bete. Senideei 410.000 euro ordaindu beharko dizkio Beasaingo enpresak langilearen familiari, kalte ordain-moduan.
Berria.info- 50 urte egin zituen langileak enpresan lanean, eta 2012an hil zen, jubilatu eta gutxira. CAF egin du heriotzaren erantzule Donostiako auzitegi batek, segurtasun neurriei buruzko legedia ez zuela-eta bete.
Aireztapenik gabeko leku batean egiten zuen lan, eta 1940 legediak gaixotasunak sihesteko ezartzen zituen segurtasun neurririk gabe. Mantenu lanak egiten zituen, eta garabiak konpontzen zituen bitartean gaixotasuna eragiten duen fibrarekin kontaktuan egon zen.
Donostiako Instrukzioko 3. epaitegiaren erabakiak dioenez, CAFek ez dion arriskuen berri eman langileari, eta babes neurririk ere ez zuen hartu. Senideei eman beharko die 410.000 euro CAFek.
Herenegun beste langile baten senideei 50.000 euroko kalte-ordaina emateko agindu zuen Bilboko Lan arloko auzitehi batek.