
https://www.youtube.com/watch?v=0EDVdPsCGD8 Ostiral honetan Juan Jose Vaquero eta Alex Rabanal monologogileek bi saio egingo dituzte etzi, bata 20:00etan eta bestea 22:30ean, Beasaingo Usurbe antzokian. Bada, dagoeneko, bi saioetarako sarrera guztiak amaitu direla adierazi digute Usurbe antzokiko kudeatzaileek.

Euskarazko irakurle taldea elkartuko da gaur, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Oraingoan Xabier Mendiguren Elizegiren Bizitza homeopatikoak lana irakurrita eramango dute; bi narrazio biltzen ditu liburuak. Gorka Azkarate izango
The post ‘Bizitza homeopatikoak’ liburua gaur solasaldian appeared first on Otamotz.

Josetxo Mujika atleta zumarragarrak Mungiako (Bizkaia) Duatloian parte hartu du Urola triatloi taldeko beste zenbait kirolarirekin batera, eta beteranoen mailan lehenengoa izan da. The post Josetxo Mujikak Mungian irabazi du, beteranoetan appeared firs...

Berria.info- 50 urte egin zituen langileak enpresan lanean, eta 2012an hil zen, jubilatu eta gutxira. CAF egin du heriotzaren erantzule Donostiako auzitegi batek, segurtasun neurriei buruzko legedia ez zuela-eta bete. Senideei 410.000 euro ordaindu beharko dizkio Beasaingo enpresak langilearen familiari, kalte ordain-moduan.

Martxoak 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, 2014ko Xera saria jasoko dute Nilda Gorvein abokatu eta idazle argentinarraren senideek Zumarragako udaletxean. Gorvein urrian zendu zen. Xera sariarekin Urretxuko eta Zumarragako udalek Gorveinek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako lanari aitortza egingo diote.

http://youtu.be/POcWe4r5jbI Abiadura handiko trena Euskal Herrian inoiz egin den garraio azpiegitura handiena da eta Goierri alderik alde zeharkatuko du. Halakoetan beti gertatu ohi den bezala, aldeko eta aurkako iritziak daude. Batzuen ustez, premiazkoa da eta aberastasuna ekarriko du. Besteen iritziz, berriz, ez da beharrezkoa eta dirua xahutzeko besterik ez du balioko. Krisia dela eta, trena ez dutela martxan jarriko uste duenik ere bada.


