Arranoko mus txapelketa jokatuko dute larunbatean Beasainen
Larunbat honetan Beasaingo Arranoko XXIV. Mus Txapelketa jokatuko da, 16:30etik aurrera, Beasaingo plazapean. Lau erregetara jokatuko dute partehartzaileek musean, 30 tantutako hiru usteletara. Txapelketan parte hartu nahi dutenek arratsaldeko 15:30etik aurrera eman beharko dute izena. Bikoteko 40 euro ordaindu beharko dituzte. Jokoaren nondik-norakoen epaileek erabakiko dituzte, eta epaileen erabakiak ezingo dira eztabaidatu. Keinurik ere ez dute onartuko jokalarien artean.
Sariak honakoak izango dira:
- 1.500 euro eta txapelak
- 800 euro
- 400 euro
- 200 euro
- Arkume bat
- Ardo kaxa bat
- Bi tarta
- Bi cava botila