Auto ilarak daude Olaberrian, N-1 errepidean
Istripua gertatu da N-1 errepidean, Olaberrian, Gasteizerako noranzkoan 416.kilometroaren parean, eta auto ilarak daude. Arratsaldean zehar errepidea itxita egon bada ere, 17:30ean errail bat ireki dute eta trafikoa arintzea lortu dute. Hala ere, Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, oraindik auto ilarak eta arazo ugari daude inguru horretan, eta arretaz gidatzeko eskatu dute.
Zer gertatu den oraindik argitzeko badago ere, antza, bi ertzain eta Bide Segurtasunerako langile bat arrapatu ditu istripuan Citroen Xsara markako autoaren gidariak, eta hiru zaurituak arin zaurituta eraman dituzte ospitalera. Ertzainetako bat eta errepideko langilea Donostiara eraman dituzte eta beste ertzaina Zumarragara. Hasieran larri zaurituta zeudela uste bazen ere, ez dela horrela zehaztu du Segurtasun Sailak. Iturri berdinaren arabera, 54 urteko errepideko langilea eta 26 eta 35 urteko ertzain bana dira zaurituak.