Beasaingo IV. Herri Lasterketa jokatuko da igandean
Beasaingo Bealak korrikalari taldeak IV. Herri Lasterketa antolatu du igande honetarako. Benjaminak eta alebinak 10:00etan hasiko dira lasterka, proba nagusia (14 kilometrokoa) 11:00etan hasiko da eta 7 kilometroko proba 11:15ean. Proba nagusia hasi aurretik, joan den urtean zendu zen Alfonso Perez Bealakeko kide ohiari omenalditxo abt egingo diote, irteera gunean.
Koldo Agirre Beasaingo alkateak eta Bealakeko kideak azaldu duenez, aldaketatxo bat izango du aurtengo ibilbideak. Gainerakoan, ibilbideak beretsu jarraituko badu ere, “Ordiziako tramoan, zubi berritik joango gara”, dio: “Lehen Otegi armategi paretik pasatzen ginen, eta aurtengo ibilbidean Beasaindik Lazkaibar aldera joango gara, skate parkerantz, eta zubian hemango dugu buelta”.
Dortsalak Oriamendi 8an jaso daitezke larunbatean, goizez edota arratsaldez, eta igandean ere jaso ahal izango dira, irteera puntuan. Izen-ematea kirolprobak.com orrialdean egin daiteke.