Emakumeek kulturgintzan egindako lana plazaratuko dute Ordizian martxoak 8aren bueltan prestatu duten egitarauarekin
Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, emakumeek kulturgintzan egindako eta egiten duten lana azaleratzeko asmorekin egitarau zabala prestatu dute Ordizian. Bihartik hasi eta hilabete osoan zehar emakumeak sortzaile edo protagonista dituzten antzezlanak, erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak zein ipuin-kontaketak egingo dira.
Ordiziako Udaleko Berdintasun Sailekoek bi ekitaldi nabarmendu dituzte, bereziki. Batetik, bihar, Bertsolaritzari begirada feminista hitzaldia eskainiko du Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak Barrena Kultur Etxean. Arratsaldeko 18:30ean izango da ekitaldia eta Bertso Eskolako ikasleak izango ditu lagun. Tradizionalki gizonezkoak nagusi izan diren mundua, genero ikuspegitik landuko du Agirreazaldegik.
Bestetik, ostegunean, Musikagintza eta emakumeak kafe-kontzertu-tertulia egingo da Barrenan, 18:00etan. Bi musikari ezagun elkartuko dira agertokian Amaia Zubiria abeslaria, eta Itsaso Gutierrez hezitzailea eta musikaria (On, Keike eta Jauko Barik musika taldeetako kidea).
Martxoaren 8an, bestalde, Emakumeen Nazioarteko Egunean, konzentrazioa egingo da iluntzeko zazpietan eta tiki-poteoa jarraian. Iluntzerako afaria antolatu du Berdintasun Sailak talde feministarekin elkarlanean. Hala, Tximista sagardotegian egin dute zita iluntzeko 21:30ean. Txartelak bihar arte egongo dira salgai Orlegi, Kirkil, Herrikoa, Pottoka eta Barrenan.
EGITARAUA
Bihar, asteazkena
- 17:30ean. Ipuin kontaketa udal Liburutegian Mertxe Aizpuruaren eskutik; haurrentzako hezkidetza ipuinak.
- 18:30ean. Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariaren Bertsolaritzari begirada feminista hitzaldia, Bertso Eskolako ikasleen laguntzarekin, Barrenan.
- 15:30ean. Ibilaldia Zuhaizti Gizarte Zentrokoekin, 15:30ean.
- 18:00etan. Musikagintza eta emakumeak kafe-kontzertu tertulia. Amaia Zubiria abeslariarekin eta Itsaso Gutierrez hezitzailearekin.
- Eguerdian. Emakume etorkinen espazio multikulturaleko partaideen bazkaria.
- 22:15ean. Ondoko hilobiko tipoa, Herri Antzokian.
- 19:00etan. Konzentrazioa plazan.
- 19:30ean. Triki-poteoa plazatik aterata.
- 21:30etan. Emakumeen afaria Tximista sagardotegian.
- 17:30ean. Zuhaizti Gizarte Zentroan Emakumeak margogintzan bideoforuma: Frida pelikula.
- 17:30ean. Ipuin kontaketa udal Liburutegian Mertxe Aizpuruaren eskutik.
- 18:30. Delikatuzen II. Berdintasun Planaren Aurkezpena.
- 17:30ean. Zuhaizti Gizarte Zentroan Emakume idazleak hitzaldia Jose Domingorekin.
- 19:30ean. Ordiziako Urrup antzerki taldekoek bereziki prestatu duten Comisaría especial para mujeres antzezlana, Herri Antzokian.
- 18:30ean. Ahoz Aho 2014 Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren baitan, Patricia Macgill eta Amaia Arriaran ipuin kontalariak Barrena Kultur Etxean.
- 9:30ean. Kaleak margotzen egitasmoa Udaletxeko arkupeetan emakume margolaritza ikasleen eskutik.
- 17:00-18:30: Autodefentsa feminista ikastaroa Gaztelekuan.