Gure Esku Dagori sustengua emateko mahaia jartzen hasi dira Lazkaon
Lazkaon Gure Esku Dago ekimeneko sustenguak eta ekarpenak biltzeko mahaia atzo jarri zuten, plazan. Otsailaren 23an aurkeztu zuten ekimena, herri mailan. Orain, ekainaren 8ko giza-kateari begira, atxikimenduak eta ekarpenak jasotzen ari dira. 16 urtetik gorakoek izena eman behar dute, eta 5 euro ordaindu, gastuetarako.
Lazkaon honako egunetan eta orduetan jarriko dute mahaia, plazan:
- Martxoak 3, astelehena: 11:00-13:00
- Martxoak 6, osteguna: 18:00-20:00
- Martxoak 8, larunbata: 12:00-14:00
- Martxoak 13, osteguna: 18:00-20:00
- Martxoak 14, ostirala: 19:00-21:00
- Martxoak 20, osteguna: 18:00-20:00
- Martxoak 23, igandea: 12:00-14:00