Irizar enpresak zazpiko errugbia bultzatuko du
Ormaiztegiko Irizar autobus enpresa Euskadin zazpiko errugbia bultzatzeko programaren babesle nagusia izango da. Kirol hau hurrengo olinpiadetan egongo da. Gorka Herranzek, Irizar enpresako zuzendaritza-kontseiluko lehendakariak, errugbiaren balioekin bat datozela esan du. “Guretzat gizartea oso garrantzitsua da eta gure helburu nagusietako bat lan egiten dugun tokietan aberastasuna eta lanpostuak sortzea da. Kirolari babes handia ematen diogu, dedikazioa, esfortzua, motibazioa, inplikazioa eta talde lana bultzatzeko oso ona dela uste baitugu. Finean, errugbiaren balioak eta Irizarrenak oso antzekoak dira”.