Lazkaon 'Alardearen seme-alabak' emango dute, bihar
Lazkaoko Udalak Alardearen seme-alabak dokumentalaren emanaldia antolatu du, Emakumearen Egunaren harira. Bihar 21:00etan da, Areria kultur gunean. Jone Karresek eta Eneko Olasagastik iaz ekoitzi zuten, eta Irungo eta Hondarribiako alardeetan emakumeek parte hartzearen aldekoen sentimenduak azaltzen ditu.