Udal zergak ordaintzeko laguntzak atera dituzte
Lazkaoko Udalak diru laguntzak emango dizkie udal zergak eta tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei. 2013ari dagozkion etxeko ura, estolderia, zabor bilketa eta hiri lurren ondasun higiezinen zergagatik ordaindutakoa berreskuratu ahalko da, GAOn 2001-12-31n argitaratutako baldintzetan. Eskaerak Udalaren Gizarte Zerbitzuetan egin behar dira, atzotik martxoaren 14ra bitartean.