Alberro eta Azarola bertsolariei omenaldia
Brinkolako bertsolariei gorazarre egiteko ekitaldia antolatu dute auzoko zenbait bizilagunek biharko. Hala, 12:30ean Jexux Alberro zenaren omenezko meza egingo dute San Agustin elizan. Bazkaria ere izango da Arein, Ugarkalde baserriko familiaren elkartean. Bertan, Brinkolako bertsozale taldeak eta lagunek antolatuta Iñaki Azarolari omenaldia egingo zaio bertso giroan.