Seigarren postua du jokoan bihar Ampo Ordiziak Getxok
Ligako txapelketari ekingo berriro bihar Ampo Ordiziak. Getxon Artea izango dute aurkari ordiziarrek, Getxoko Faduran arratsaldeko bostetan hasiko den norgehiagokan. Denboraldiko hamaseigarren jardunaldia izango da biharkoa eta Ampok sailkapeneko seigarren postua du jokoan, play off-ean sartzeko aukera ematen duen azken postua.
Ampo Ordiziak ezin du akatsik egin biharkoan. Galduz gero Getxok aurre hartuko lioke sailkapenean eta, behin behinean behintzat, play offetik kanpo geratuko litzateke. Ordizia Rugby Elkartetik nabarmentzen dutenez, Errege Kopatik kanpo gelditu ondoren, ligak izan behar du Amporen helburu. “Ligako azken bi partiduak min egin dute, lehenengoak Altamiran Cisnerosen aurka galdu ostea eta bigarrenak Gipuzkoako derbian Hernaniren aurka galduz”, diote.
Kopan ondo aritu ondoren, egoera hori aprobetxatu Santos Regil eta Phil Huxford entrenatzaileek partida irabazteko. Garaipena lortuz gero, zazpigarrenarekin izango duten aldea handia izango da eta laugarren posturako borrokan sartuko lirateke. Joanes Mujika eta Patxi Muller ez dira Faduran izango; Axier Korta eta Jaun Perez ere ez. Azken biek sorbaldako arazoak dituzte.
Denboraldi irregularra damara Getxok, partidu bikaina egin dezake, baina txarra ere bai. Entrenatzailea aldatu berri dute, Brice Bevin berriro itzuli baita Getxora Espainiako selekzioarekin aritu eta gero. Jokalariek ere ondo ezagutzen dute elkar, urte asko daramatzate eta elkarrekin jokatzen. Dan Snee ez da zelairatuko Getxorekin, Espainiako selekzioarekin arituko baita asteburu honetan. Hala ere, jokalari arriskutsuak ditu Getxok Bittor Aboitiz edo Brad Linklater, kasu. Aboitizek harroin postuan jokatzen du eta bere potentzia hiru laurdenen arteko espazioa bilatzeko erabiltzea gustatzen zaio. Linklaterrek, berriz, joku zabaltzaile postuan joaktzen du. Zelandaberriarra da, baina, Japongo profesional ligatik etorri zen Getxora. Ampo Ordiziaren aurkako joaneko partidan gogoratzeko moduko jokaldiak egin zituen.
![2013_10_20_2102.redimensionado](http://goierri.hitza.eus/site/files/2014/03/2013_10_20_2102.redimensionado.jpg)