Beasaingo, Zarauzko eta Azpeitiako zinegotziek Hondakinen Egitasmoa betetzeko eta zabortegiak aurten ixteko eskatu dute
Azpeitia, Beasain eta Zarauzko EAJko zinegotziek (Aitor Gorrotxategik, Aitor Aldasorok eta Jesus Aranak) “Aldundiaren Honakinen Egitasmoak jasotzen zuena betetzeko eta zabortegiak aurten ixtearen konpromisoarekin betetzeko” eskatu diete Bilduren arduradunei, Gipuzkoa Buru Batzarren egoitzan, Donostian. “Bilduk, berriro ere, ez ditu bere egitasmo eta epeak bete”; ” onartu eta bi urte beranduago, Hondakinen Egitasmoak jasotzen duen azpiegitura bat bera ere ez dago martxan, eta Lapatx eta Sasieta zabortegien itxiera ez da 2015 arte gertatuko; eta hori egoerarik onenean, badaezpada esan baitute, Sasietak beste bost urtetarako ahalmena duela”. “Eta itxiera horiek hauteskunde agindu hutsean geratuko diren susmoa dugu, hau betetzea, 2015eko Udal eta Foru hauteskundeen emaitzen arabera ateratzen den gobernuaren eskuetan geratuko baita” iragarri dute “eta horri, hau da, kudeaketan inprobisatzeari eta eduki gabeko iragarpenak egiteari, kea saltzea esaten zaio”.
“Dagoeneko, ez gara Bildutaz fidatzen” adierazi dute. “Gipuzkoak, hondakinen tratamendurako azpiegiturarik gabe jarraitzen du eta luzaroan horrela jarraituko du; ondorioz, ezker abertzaleak, Azpeitiak eta Beasainek, egun lurraldeak sortzen dituen 200.000 hondakin tona baino gehiago gure bailaran lurperatu ditzagun eta, zabor kamioien aurrera atzerako mugimenduak, denbora mugagabean jasaten jarrai dezagun nahi du” gaineratu dute.
Testuinguru honetan, Aitor Gorrotxategi, Aitor Aldasoro eta Jesus Aranak, Azpeitia, Zarautz eta Beasaingo Bilduren alkateek, “orain, zabortegien itxiera atzeratzeko akordio berri bat eskatzea, asko sentitzen” dutela esan dute. “Akordio hori 2008an eman zen, Arau Foralaren onarpenarekin batera, orain, Gipuzkoako gizarteak eskatzen duena, hau betetzea da” zehaztu dute.
Hiru udaletxeek eta dagozkien mankomunitateek 2014an zabortegiak ixtea eskatzen zuen mozioa onartu zutela gogoratu ondoren. “Orain, antza, ezker abertzaleko goi karguren batek, erabaki du, berriro ere, beren irizpideak inposatzea eta itxiera atzeratzea” salatu dute, “ inposizioa baita, ezker abertzalearen agintzeko eredua; ez dute pertsonengan inoiz sinetsi, betebeharrez bakarrik hitz egiten dute, eskubideez egitea ahaztuz” azpimarratu dute.
Hiru zinegotzi jeltzaleek, Bilduri eskatu die “akordioak bete ditzan, eta bere alderdi eta hauteskunde interesei babesa emateko, mankomunitateak, bere gogora eta aldebakartasunez eta inposizioz erabiltzeari utz diezaiela” : “ez dugu onartuko, ezker abertzalearen buruzagiek, lurraldeko zabortegietan bihur gaitzaten, gure alkateen konplizitate -edo halabeharrezko etsipenez-” azpimarratu dute.
Aitor Gorrotxategi, Aitor Aldasoro eta Jesus Aranak, “akordioa betetzeko euren esku dagoena egingo dutela” esanez amaitu dute, “hiru zabortegiak zehaztutako epean ixtea edo, beste mankomunitateetatik datozen hondakin kamioiei bidea mugatuz”. “Ezin da onartu, akordioetara iristeko gaitasun ezagatik, aurreikuspen faltagatik edo kudeaketa trebezia eskasiagatik, Bilduk, behin eta berriro, onartutako akordioak haustea, Gipuzkoarren borondateari jaramonik egin gabe”. “Eta gero gezurrera eta manipulaziora jotzea, euren hitza jan izana ezkutatzeko”.