Bidaurreta auzoan Zuhaitz Eguna egingo dute 130 ikaslek
Zumarragako Udalak 35. urtez Zuhaitz Eguna egingo du bihar. Landaketa Bidaurreta auzoan izango da, eta 130 ikasle bilduko dira. LHko 4. eta 5. mailako Urretxuko eta Zumarragako ikasleez gain, 50
The post Bidaurreta auzoan Zuhaitz Eguna egingo dute 130 ikaslek appeared first on Otamotz.
Zumarragako Udalak 35. urtez Zuhaitz Eguna egingo du bihar. Landaketa Bidaurreta auzoan izango da, eta 130 ikasle bilduko dira. LHko 4. eta 5. mailako Urretxuko eta Zumarragako ikasleez gain, 50 jaio berrien gurasoek ere parte hartuko dute. Aurten, iaz bezala, landatzen dituzten zuhaitz guztiei izena jarriko dizkiete, ikasleek eta jaio berrien gurasoek landatutako zuhaitzei.
Udalak autobus zerbitzua jarriko du, parrokiatik aterako da 10:30ean. Guztira, 700 zuhaitz landare inguru landatuko dituzte: haritz amerikarra, bertako haritzak, pagoak eta intxaurrondoak. Amaitzen dutenean udalak mokadu bat eskainiko du Izazpiko kantxan.
The post Bidaurreta auzoan Zuhaitz Eguna egingo dute 130 ikaslek appeared first on Otamotz.