Erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz, mosaikoa egin dute Ordizian
Elkarlanaren bidetik urrats berri eta sakonak emateko unea dela pentsatuz, Gure Esku Dago egitasmoarekin sustatzen ari diren erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriarekin bat egiten dute beste behin Ordizian.
“Norberak etorkizunerako proposatu ditzakegun proiektuetatik haratago eta pentsaera ezberdinen arteko topalekuak sortzeko, posiblea, beharrezkoa, egokia eta bidezkoa da erabakitzeko eskubidearen inguruan ekimen zabal eta parte hartzaileak martxan jartzea”, azaldu dute.
Ekitaldian apirilaren 4an Ordizian egingo den jaialdia gogorarazi dute. Iluntzeko zortzietatik aurrera hasiko da jaialdia herriko plazan; musika, bertso, dantza zein pintxorik ez da faltako.














