
http://youtu.be/J0qJOQNx3zA Beasaingo Igartza jauregian egin dute gaur goizean Gure Esku Klip lehiaketako sari banaketa. Goierriko nahiz Euskal Herri osoko hainbat txokotatik iritsi dira lanak lehiaketara; hogei guztira. Partehartzaileak Beasainen bildu dira, eta hainbat bideo ikusi ondoren eman dituzte sariak.
