Indautxuarrek eraman dituzte Gure Esku Klip lehiaketako bi sariak
http://youtu.be/J0qJOQNx3zA
Beasaingo Igartza jauregian egin dute gaur goizean Gure Esku Klip lehiaketako sari banaketa. Goierriko nahiz Euskal Herri osoko hainbat txokotatik iritsi dira lanak lehiaketara; hogei guztira. Partehartzaileak Beasainen bildu dira, eta hainbat bideo ikusi ondoren eman dituzte sariak.
Beasaingo Igartza jauregian egin dute gaur goizean Gure Esku Klip lehiaketako sari banaketa. Goierriko nahiz Euskal Herri osoko hainbat txokotatik iritsi dira lanak lehiaketara; hogei guztira. Partehartzaileak Beasainen bildu dira, eta hainbat bideo ikusi ondoren eman dituzte sariak.
Indautxuko taldearen ordezkaria epaimahaiaren saria jasotzen.
Bi sari eman dituzte lehiaketan. Batetik, www.gureeskudago.net web atariaren bidez jendeak emandako botoen arabera 800 euroko sari bat banatu dute; bigarrena epaimahaiak aukeratutako saria zen, 500 eurokoa. Hala, bi sariak Indautxuko talde berak irabazi ditu.
Edonola ere, ikusleen botoen arabera Beasaingo Ane Garmendiaren lana izan da bigarren bozkatuena; Lazkaoko Oin Arin taldekoena, hirugarrena. Goinez zine klubeko kideen, Eñaut Tolosa bideogilearen eta Beasaingo Gure Esku Dago taldeko Andoni Mikelarenaz osatutako epaimahaiaren arabera, bigarren postuan Markina Xemeingoen (Bizkaia) bideoa gelditu da; hirugarren berriz ‘Erabaki’ lana.
Iñaki Mozo Beasaingo Gure Esku Dago egitasmoko kideak azladu duenez “denetariko” bideoak jaso dira: “Batzuk serio xamarrak, besteak alaiagoak; denak zuten irudimen puntua”, esan du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.