
Segura eta Ordiziaren arteko desafioarekin eman diote hasiera Ordizian Goierriko 7 Orduak ekitaldiari. Emaneurre talde antolatzaileeko kideen aurkezpenaren eta Amets Bide dantza taldekoen agurraren ondoren, zazpi orduko kirol eta kultur jaialdia abian da.
Eguraldiak lehen proban egitekoak ziren parapente jauzia bertan behera uztea eragin du.Horregatik, segurar eta ordiziar bana bizikletaz abiatu dira Ordiziako pilotalekutik Usurbera, handik erreleboa ematen eta lasterka itzultzeko. Behin frontoian yuma igo beharko dute sapaian egongo den euskal selekzioaren aldeko ohiala hartzeko.

Txirrindulariak abiatuta, nesken atletismo kaleratze probari eman diote hasiera frontoiaren kanpoaldean prestaturiko zirkuituan. 20 korrikalarik hartu dute parte; 10 neska eta 10 mutilek. Zirkuituari ematen zizkioten bi bira bakoitzeko helmuga marratik igarotzen zen azken korrikalaria kanporatua gelditzen zen. Euskal Herriko korrikalri onentsuenek hartu dute parte.
Lehen probako aldaketez gain, gainontzeko egitarau osoa aurreikusi bezala garatuko da. Proba ikusgarriez gozatu ahal izango da Ordiziako Beti Alai pilotalekuan, atsedenik gabe, bata bestearen atzetik.
- 18:00. Sokatira. Hiru taldeen arteko lehia: Lagun Onak, Auzolan eta Ibarra.
- 18:30. Bizikleta lehia. Mikel Astarloza eta Ana Usabiaga, Javier Ruiz de Larrinaga eta Irene Usabiagaren aurka.
- 19:00. Beasaingo Zanpaldunak taldeko joaldunak.
- 19:00. Amets Bide dantza taldearen saioa.
- 19:20. Neska arraunlarien lehia, Orio eta Zumaiako klubak.
- 19:40. Duatloia. Jon Erguin, Aimar Agirresarobe, Maider Gaztaña eta Maialen Muñoz.
- 20:00. Lasto altxatzea.
- 20:20. Bertsolariak. Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia.
- 21:00. Aizkolariaren eta trontzalarien arteko dema. Iñaki Azurmendi aizkoran eta Unai Iraola eta Jokin Garmendia trontzan.
- 21:20. Mutil arraunlarien lehia. Orio eta Urdaibaiko klubak.
- 21:40. Sanda profesionala.
- 22:00. Kross fit.
- 22:30. Sanda profesionala.
- 22:50. Aimar Irigoien harri jasotzen.
- 23:10. Esaiten bideoa.
- 23:25. Emaneurre taldearen bideoa.
- 23:40. Ekitaldiaren amaiera.
- 23:40. Flow balance funanbulismo saioa eta Txikon Xtreme.