Usurbeko txirrindulari proba jokatzen ari dira Beasainen
Beasaingo Loinaz Txirrindulari Elkarteak antolatuta kadete mailako XXXII. Usurbeko Proba jokatzen ari dira gaur goizean Beasainen; Mikel Etxeberriaren XXII. omenezkoa ere bada. Goizeko 10:30ean ekin diote txirrindulariek lasterketari. Guztira 60 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.
Goizeko 11:15an aldera zeharkatu dute Nafarroa etorbidean bertan kokatu duten tarteko helmuga. Bigarren itzulia eginda, hamabiak aldera irabazlea helmugara iristea espero dute aurreikuspenen arabera.





















