34 talde arituko dira datorren igandeko trebezia lehiaketako finalean
Aurrera doa Ezetz Lortu! trebezia lehiaketako hirugarren edizioa. Asteburu honetan jokatu dute azken kanporaketa, bi saiotan banatuta. Gorka Azkarate antolatzaileak esan duenez, Labeaga aretoan egin diren bi saioak «jendetsuak eta umoretsuak» izan dira. Behin talde guztiak oholtza gainetik pasata dagoeneko, erabaki da zein talde arituko diren finalean.
Aurrera doa Ezetz Lortu! trebezia lehiaketako hirugarren edizioa. Asteburu honetan jokatu dute azken kanporaketa, bi saiotan banatuta. Gorka Azkarate antolatzaileak esan duenez, Labeaga aretoan egin diren bi saioak «jendetsuak eta umoretsuak» izan dira. Behin talde guztiak oholtza gainetik pasata dagoeneko, erabaki da zein talde arituko diren finalean.
Ez ohiko finala izango da aurtengoa, besteren artean, guztira 34 taldek parte hartuko dutelako bertan. Izan ere, «inoizko trebezia lehiaketa jendetsuena» izan da aurtengoa, 89 taldek hartu dute parte guztira, eta hori horrela izanda, «finalean ere taldea asko arituko» dira antolatzaileen erabakiz. Azaldu dutenez, talde bakoitzak kanporaketa bakarra jokatuta, «ez zaigu bidezkoa iruditu 89 taldetatik gehienak kanporatu eta finala gutxi batzuen artean bakarrik jokatzea».
Hala finalak ere, kanporaketek bezala bi saio edo atal izango ditu. Bigarren saioa izango da finalerako atal erabakiorra. Kanporaketa fasean metatutako puntuak aintzat hartuta, lehenengo hamar taldeak zuzenean pasatuko dira finaleko bigarren saio honetara. Ondorengoak, hain zuzen: Tigre taldea, Baietz, Las Plus, Gomi Plus, Aupa neskak, Errealzaleak, Batpac man, Lagunak, Best friends forever eta Diamante.
Sari bereziak finalean
Gainerako taldeek, 24 guztira, finaleko lehendabiziko saioa jokatu beharko dute, eta horien artean «sei pasatuko dira bigarren atalera». Deabruak, Izarrak 1, Super Kikak, Tigreak 1, Futbolariak, Supernenak, Lehengusu taldea, Izarrak 2, Tigreak 2, Stars, Vejeta, Mutil Trebeak, Tximista 1, Trebe, Tximista 2, Austin Moon, Minecraft 2, Super Girls, Best in the world, Hiru superkrakak, Bitxiloreak, Deabru Urdinak, Chichachif taldea eta Azkarrak.
Finalean proba «ikusgarriak» izango direla aurreratu dute, urtero saiatzen baitira «berrikuntzak sartzen». Finala, 17:00etan izango da Labeaga aretoan, eta irekita dago nahi duenarentzat. Hiru talderik onenek sari bereziak jasoko dituzte, baina amaieran parte hartu duten guztientzako askaria izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
The post 34 talde arituko dira datorren igandeko trebezia lehiaketako finalean appeared first on Otamotz.