Aurrera doa Ezetz Lortu! trebezia lehiaketako hirugarren edizioa. Asteburu honetan jokatu dute azken kanporaketa, bi saiotan banatuta. Gorka Azkarate antolatzaileak esan duenez, Labeaga aretoan egin diren bi saioak «jendetsuak eta umoretsuak» izan dira. Behin talde guztiak oholtza gainetik pasata dagoeneko, erabaki da zein talde arituko diren finalean.
Apustu munduarekin egin zuen bizitzako apustua Martin Erauskin zaldibiarrak, orain hamasei urte. Eta aldeko atera zaio. Pilota partidetako apustu artekari lan egiten du, eta ez da damutu harakin lanbidea utzi eta frontoietan hastearekin. Jokoaren erresuman, negozio bat gehiago da apustuena. «Norbere buruan kontrola izan», horixe da bizirauteko legea.
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian Makusikusi proiektuaren baitako argazkiak ikusgai daude. Vanessa Blazquezen (Zumarraga, 1985) argazki bat ikusi ahal da erakusketan, Indiako Taj Mahal eraikinarena, hain zuzen. Argazki guztiak mugikorrarekin ateratakoak dira, hori da Makusikusi proiektuaren bereizgarria. Erakusketa inauguratzeaz batera, argazkilaritzari buruzko mahai ingurua egin zuten aurreko ostiralean eta argitaratu berri duten liburua aurkeztu zuten.
http://youtu.be/Dodsw2moNQk Arrakastatsua izan zen larunbatean Goierriko 7 Orduak ekitaldia. Ordiziako Betiko Alai pilotalekua leporaino bete zen kirol zein kultur ikuskizunaz gozatzera inguratu zen jendearekin. "Txiki geratu zen frontoia", dio Egoitz Iztueta Emaneurre taldeko kideak.